Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

*.Noizbait inork izan zituen ametsaK. *

23/06/2008 GMT 1

Ametsak

surinamy @ 10:44

..Hona hemen istorio bat..

..polita eta erreala..

..ametsei buruz..

Nerea bost urtekin hasi zen balletean. Nahiko ona zen. Hasieran, lagunekin egiten zuen gauza zen. Asko gustatzen zitzaion eta asteko bi ordu horiek sakratu bilakatu ziren.

Bederatzi urtekin dantzaria izan nahi zuela erabaki zuen. Bere balleteko irakaslea asko animatu zion. Akademia on batera eraman eta, handik aurrera, bi ordu pasatzen zituen Nereak izpilu baten aurrean munduan gehien gustatzen zitzaion gauza egiten.

Bere lagun guztiek balleta utzi egin zuten Funkya egiteko. Baina Nereak dantzaria izan nahi zuen. Ballet egiten oso ona bilakatu zen, eta ondoan zeukan jende guztiak denborarekin dantzari bihurtuko zen neskatxa hori begiratzen zuten, denbora irrikaz pasatzeko asmoz.

Hamabost urte zituela, Nereak Funkya egiten hasi zen, bere lagunekin. Larumbat goizetan. Han Laura Aranburu deituriko neska ezagutu zuen. Nahiko txarra zen dantzan, eta Nerea beltz jartzen zuen. Mugimenduak kordinatu ezinean ibiltzen zen goiz guztia. Baina dantza maitatzen zuen. Bere bizitzaren gainetik. Horregatik, Ana, irakaslea, begiko zuen Laura. Hau Nerea haserretzen zuen eta azkenean, Funkya utzi eta ballet egiten jarraitzen zuen.

Guztiek esan bezala, 17 urterekin, Nerea audizioetara aurkezten hasi zen. Guztietan dantzari gazteena izaten zen. Azkenean, Ballet elkarte bat hartzea erabaki zuen.

Han Nereak bere bizitzako hilabete onenak pasa zituen. Denbora dantzatzen igaroten zuen, eta hau zoriontsu bilakatzen zuen. Zoritxarrez, elkarteak itxi izan behar zuen. Zuzendariak, berriz, audizio bat eskaini zion Nereari, dantzari nahiko trebea ikusten zuelako.

Nerea dantzaria zen. Bere haurtzaroko ametsa betea zuen. Baina orain, gehiago nahi zuen. Lehenengo dantzari izan nahi zuen. Horregatik, bere hurrengo audizioan, dantzatu baino lehen, han zegoen epaileari galdetu zion: Hurrengo galdera bihotzez erantzun behar didazu ¿Lehenengo dantzari bilaka naiteke?
Dantzatu, neska, eta horren ondorioz bihotzez esango dizut nora arte iritsi dezakezun.

Nerea, emozionatuta, bere bizitzako dantzarik hoberena egin zuen. Hamabi urte zeramatzan dantzan, bost urtetikan. Bukatzean, zuzendariari begiratu zion.

"Oso ona zara, egia esan. Baina bihotzez erantzuteko esan dizut, eta horrela egingo dut. Ez, ez zara lehen dantzari bilakatuko"

Nereak negarrez hasi zen. Etxera joan eta bere balleteko arropa guztia erre egin zuen. Han bere dantzari bizitza bukatu egin zen.

Nereak bere ikasketak jarraitu zituen. Denborarekin, ezkondu eta bi ume izan zituen. Ez zituen sartu dantzaren munduan. Baina Nereak bere barnean hutsa sentitzen zuen. Dantza faltatzen zitzaion.

Egun batean balleteko elkarte bat bere hirira zihoala ikusi zuen. Ikustera ausartu zen. Ballet elkarte hori bera lehen dantzari bilakatuko ez zela esan zion zuzendariak zuzentzen zuen.

Dena hasi baino lehen zuzendariarengana abiatu eta bere barnean hogei urte zeraman galdera egin zuen:
"Zergatik ezin nintzen lehen dantzari bilakatu?"

Zuzendariak Nerea ezagutu eta bukaerarako geratu ziren hitz egiteko. Nerea eseri eta balleta ikusten hasi zen. Ondoan bere familia guztia zegoen. Atzean, eszenatokiko azken filan, aurpegi ezagun bat ikusi zuen Nereak. Programa hartu zuen, izen ezagun baten bila. Mila izenen artean, hau ezagutu zuen Nereak:

Laura Rosales

Dantzaldiaren ondoren, zuzendaria ikustea joan zen. Han Laura zegoen. Hitz hauek entzuen zituen:
Laura, denbora asko daramazu dantzatzen. Noiz hasi zinen?
Hamabost urtekin funky klase batzuk egin nituen, eta hamazazpirekin balletean jarri nintzen era serioan.
Berandu hasi zinen, eta orain adindunena zara. Ez daude zure adineko dantzari asko, badakizu, ezta?
Bai, noski. Baina hau ez da oztopoa. Nik dantzatzen zoriontsu naiz, ez dut behar ezer gehiago munduan. Gorputzak 'nahikoa da' esaten didanean geldituko naiz, ez lehenago.
Ballet honetan ez ditugu 40 urteko gorako pertsonak onartzen. Dakizu, ezta?
Noski. Baina hiru urte hauek behar bezala erabiliko ditut, eta geroago dantzatzen jarraituko dut. Geroago, klaseak ematea gustatuko litzaidake.
Zer irudituko litzaizuke azken hiru urte hauek nire lehen dantzaria izatea?
Ez. Dagoena oso neska gazte eta polita da, dantzari ona. NIk bakarrik dantzari izan nahi dut. Horrekin zoriontsu naiz.

Nereak joan zen. Bazekien zuzendari zaharrak elkarrizketa hau entzutea nahi zuela. Eta, hogei urte aurre bezala, negarrez hasi zen, dantzaria izan zelako eta orain ezin zuen ezer egin.

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!