Nire DBHa
Egun arraroa izan zen atzo.
Ikastola bukatu nuen. Jadanik ohituta nago ikastolako azken egunera, baina atzo ezberdina izan zen.
DBHa bukatu nuen. Hainbat irudi nire burutik pasatzen ari ziren azken aste honetan. DBHko lehen eguna, hain urduri nengonean, 6. mailan DBHz hitz egiten genuenean, Haur Hezkuntzan ginenean eta Batxillergokoak oso handiak zirela iruditzen zizkigunean...
Irudi horietatik DBHko lehen eguna izan da gehien inpaktatu nauena. Ikastola berdinean jarraitu nuen, baina klaseak aldatu ziren (nahasketa bat egin zen). Nik oso urduri nengoen, DBHa hasten nuen eta klase erdia ez nuen ezagutzen. Erropa oso ondo prestatu nuen. Guztiek bezala. 12 urte adin zailena da, hori uste dut nik behintzat. DBHko 1. kurtsoa oso zaila izan zen niretzat, ez ikasketeengaitik, lagunak izan ziren nere arazo larria. 2. mailan gauzak hobeto izan ziren niretzat. Kurtso bukaeran lagun talde txiki bat nuen: Mireia, Alaitz eta nik. Mireia bakarrik zeraman bere bizitza osoan. Alaitzek, berriz, gaixotasun bat dela eta ikastolara ez zen etorri hilabete askotan. Ondorioz, bakarrik geratu zen. Nik DBH osoa bakarrik neraman.
Hirurak bakarrik geuden eta horregatik ondo konpondu ginen. Ikastolan talde lanak elkarrekin egiten genituen eta azkenean lagun onak bilakatu ginen.
DBH 3run gauzak oso ondo joan ziren. Nik oso lotuta nengoen nire bi lagunei. Gainera, Miren agertu zen, Alaitzen laguna. Ikastolakoa zen, urte bat gutxiago zeukan. Oraindik nahiko umeak ginen denak, eta oso ondo pasa genuen. Kurtso bukaeran, Mireiarekin asko borrokatzen nintzen. Horrek Alaitzeri erabat lotu ninduen.
DBH 4 ez da izan nire urte hoberena. Oso ondo hasi zen. Uda osoa kanpoan izan nintzen. Bueltan, gauza guztiak berdin jarraitzen zutela iruditu zitzaidan. Baina Ariane agertu zen. Hau ikastolakoa zen, kurtso berekoa. Beti Alaitzen atzean zebilen, bere gauza guztiak egiten. Hau nik asko haserratu ninduen, baita Miren eta Mireiari ere. Azkenean, Alaitzek Ariane taldetik bota zuen. Hala ere, gauzak ez ziren 3. mailan bezalakoak. Borrokak ugariagoak ziren (batez ere Mireiarekin) eta Ariane beti erdian zegoen, gure gauzetan sartzen. Alaitzek asko haserretu zen Arianerekin. Honen aurrean, Ariane Mirenen laguna egitea erabaki zuen. Miren Ariane onartu zuen. Geroago, Alaitzek ere bai. Baina Mireiak eta biok ez genuen Ariane onartzen. Hau taldetik baztertu ginduen. Borrokak zirela eta, Mireia taldetik botatzea erabaki genuen. Bera bere kabuz joan zen. Nik bakarrik sentitu nintzen. Ariane ez nuen onartzen, baina hor zegoen, Miren eta Alaitzen lagun. Gainera, nik ez negoen Mireiaren kanporaketarekin ados. Hau ere baztertu ninduen.
Urte hau zaila izan da. Nik uste ni izan naizela mundutik gehien urrundu dena. Nire notak jaitsi dira. Hau ere haserratzen nau nik nere buruarekin. Gainera, arazoak familiarekin. Arazo arruntak adin honetan, baina hunkigarriak.
Hau izan da nere DBHa. Gaur atzera begiratzean gezurra iruditzen zait bakarrik lau urte izatea. Oroitzapen guztiak oso hurbil dauzkat, baina oso urrun aldi berean.
Ezin dut pentsatu dena bukatu dela. Orain Batxillerrean egongo naizela. Eta bi urte barru nere bizitza guztiz aldatuko duela. Alde batetik momentu hau gogoz itxaroten dut, baina, bestalde, beldur ikaragarria ematen nau.
*Muxu..asko*

Zabaldu
del.icio.us