Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

*.Noizbait inork izan zituen ametsaK. *

21/06/2008 GMT 1

*Atzean utzi ditudan gauzak*

surinamy @ 19:29

Lehen nire DBHaz hitz egin dut. Baina ez dut hitz egin atzean utzi ditudan gauzetaz.

Atzo, gelara iritsi nintzeneak, hutsik sentitu nintzen. Banekien momentu hau iritsiko zela eta nere burua horretarako prestatzen saiatu naiz.

Alde batetik, nere klasea banatu egingo da. Hau poza ematen nau. Klase hau nere bizitza guztiko momentu txarrenak ekarri dizkit. Hala ere, ez naiz gehiago Alaitzekin egongo, eta hau larritzen nau. Bera izan da azken urte hauetan nire gelako laguna. Talde lanak egitean, jolastokietan, asteburuetan, azterketak baino lehen suertea eska eta ematean... eta horain badoa. Ondoko klasean egongo da, baina ez da gauza bera izango. Gainera, Arianeren klasera doa (nik uste Ariane letrak hartu dituela Alaitzekin egoteko) eta honek Alaitz nire kontra jartzeko beldurra daukat. Ikastolan izan dudan lagunetako hoberena izan da. Beldur naiz hiru hilabete barruz galtzeaz.

Bestetik, gehiago ikusiko ez ditudan pertsonak ikusi nituen. Gorka, esaterako. Txikitan elkarrekin ibiltzen ginen. Berak "janaria" deitzen zidan. Jan egingo zidala esaten zidan. Inoiz ez naiz ibili berarekin era serioan, baina beti hor izan dut. Norbaitekin hitz egin behar banuen, bera hor zegoen. Eta azken aldiz ikusi dut gaur. Oso arraroa izan da.

Nora ere azken aldiz ikusi dut. Nora eta biok oso gaizki konpontzen ginen txikitan. DBHa hastean, klase berdinean jarri ziguten. Berak lagun asko zituen eta nitaz barre egiten zuen.
Baina azkenaldi honetan oso ondo eraman gera. karakter oso berezia du, ez dakizu noiz asmatzen duzun berarekin, baina ondo konpontzen ginen. Pertsona askotako taldeetan elkarrekin jartzen ginen, eta azkenean jolastoki batzuk bera eta bere lagunekin pasa ditugu. Asko gorrotatu dut NOra, baina gaur, azken aldiz ikustean, hutsik sentitu naiz.

Ez dakit zergatik, DBHa nere bizitzako atal zaileena eta gogorrena izan da. Idaztean ez du horrela iruditzen, baina atzean begiratzean, momentu oso onak ere izan ditudala konturatzen naiz. Txarrak pixkanaka ahazten joaten ari naiz. Orain bukatu dudala, nire haurtzaro osoa jadanik bukatu dela konturatu naiz. Oso arraroa da. Baina atzean utzi ditudan gauza guztiak, bai onak, bai txarrak, ez nituzke aldatuko. Nire pertsonalitatea (askotan gorrotatzen dudana) eraiki dute.

Nire bizitza ezaguna atzo bukatu zen. Ez dakit nola begiratu etorkizuna. Iristeko irrikaz, gauzak inoiz ez aldatzeko sendimenduarekin.

*Muxu..asko*

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!